Horren bitartez, herritarrek udalarekin zerikusia duten albiste nagusiak jaso ahal izango dituzte eta Lasarte-Oriako aisialdi eta ekimenen agendara sarbidea izango dute. Herritarrentzako "komunikazio bide zuzen gisa" ere funtzionatuko du, ia denbora errealean alerta eta zerbitzu publikoko informazioak emango baititu.
Agustín Valdivia alkateak azpimarratu du gobernu taldearen plan estrategikoaren barruan tresna horrek duen garrantzia: "Proiektu hau da udal hurbilago eta irisgarriago baten aldeko gure konpromisoaren zati garrantzitsua. Herritarrak modu errazean eta azkar informatuta egotea nahi dugu. WhatsApp kanal berri hau administrazio publiko eraginkorrago eta modernoago baterako urrats bat da."
Bestalde, Herritarren Partaidetzarako buru Nagore Duranek adierazi du kanalak "herritarrek komunikazio zuzenago baten eskaerari" erantzuten diola: "Lasarteoriatarrek informazioa berehala jaso nahi dute, konplikaziorik gabe. Kanal berri horrek ahalbidetzen du herritarrek modu errazean informatuta egon ahal izatea, inoren pribatutasuna arriskuan jarri gabe"
Kanalera batzeko urratsak
WhatsApp kanal berrira harpidetzeko, bi urrats erraz jarraitu behar dituzte interesdunek.
Lehenik eta behin, www.lasarte-oria.eus/whatsappkanala helbidean klik egin behar dute, eta hori egin ondoren, jarraitu botoia sakatu behar dute. Jakinarazpenak iristea nahi dutenek, horri dagokion kanpaitxoaren ikurra aktibatu behar dute.
Udal ordezkariek azaldu dute kanalaren profilean Lasarte-Oriako Udaleko zerbitzu publiko nagusietarako harremanetarako informazioa ere egongo dela, eta horrek erabiltzaileei "informazio erabilgarria modu azkar eta errazean edukitzea" ahalbidetuko diela.
Gauzak horrela, herritarrak gonbidatu dituzte komunikazio zerbitzu berri horrekin bat egitera.