Semblante Andaluz elkarteak 21. Aste Kulturala ospatuko du asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 10a

Amaia Gonzalez Caballerok dantza eskola emango du larunbat arratsaldean.

Andaluziar kulturaren bueltako kontzertu eta ekimenak aurrera eramango ditu Semblante Andaluz elkarteak Okendo plazan, bihartik igandera bitartean. Antolatzaileek herritar oro gonbidatu dute karpara bertaratu eta programako jardueretan parte hartzera.

Egitaraua

Ostirala, hilak 11

  • 18:00etan, karparen irekiera.
  • 19:00etatik 20:00etara, pintxo-potea.
  • 19:30ean, Duende taldearen emanaldia.
  • 20:00etan, ohorezko ardoa agintari eta lagunentzat.
  • 20:30ean, dantzaldi herrikoia.
  • 22:30ean, Overloud taldearen kontzertua.

Larunbata, hilak 12

  • 11:30ean, txapelketak: botea, igela eta jaurtiketa.
  • 11:30ean, haurrentzako jolasak, aurpegi margoketa eta minidiskoa.
  • 12:30ean, Un cuento de hadas para una menopáusica eleberria aurkeztuko du Rosa Rubio idazle irundarrak.
  • 14:30ean, bazkari herrikoia: kaldereta.
  • 17:00etan, dantzaldi herrikoia.
  • 18:00etan, Amaia Gonzalez Caballeroren eskola.
  • 20:30ean, Dame Veneno taldearen kontzertua.

Igandea, hilak 13

  • 11:30ean, haurrentzako marrazki lehiaketa.
  • 11:30ean, txapelketetako finalak eta sari banaketa.
  • 12:30ean, LOZET elkartearen buruhandiak.
  • 13:00etan, Duende taldearen emanaldia.
  • 14:30ean, bazkari herrikoia: paella.
  • 17:00etan, gipsy dance eskola, Lourdes Motiñoren eskutik.
  • 18:00etan, dantzaldi herrikoia.
  • 19:00etan, Semblante Rociero koruaren emanaldia.
  • 21:00etan, amaiera.
Okendoko karpa prestatzen ari dira astebururako.