Eider Redondo, zazpigarren Tuteran

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 10a

Eider Redondo (betaurrekoekin) eta Euskadiko selekzioako kideak, Tuteran. Arg.: G. Redondo

Ostadar SKTko Eider Redondo Juarezek Euskadiko Selekzioko deia jaso du 16 urtez azpiko Federazioen arteko Espainiako txapelketan lehiatzeko. Hilaren 5ean, Tuteran (Nafarroa)  jauzi hirukoitzeko proban parte hartu zuen. Federazio ezberdinetako 18 kide lehiatu ziren eta zortziko finalerako sailkatu zen herritarra 5,15 metroko jauziarekin. Marka hori bera egin zuen azken saiakeran ere eta horri esker, zazpigarren amaitu zuen proba.