Lehen hitzordua gainditu zuen bikoak Atano III. pilotalekuan, irailaren 29an. Baina ezin izan zituzten Eider Perez eta Naroa Uriarte gainditu Bilboko Esperantza pilotalekuan (Bizkaia) jokatu ziren finalerdietan.
Eta ez du atseden askorik izango gazteak, hilaren 19-20ko asteburuan Errendimenduko banakako lehiari egingo baitio Intza KEko gainerako infantil eta alebinekin batera.
Aurten Intzako arduradunek aurreratu digutenez, bost gaztetxo izango dira infantil 1. (Jauregi) eta 2. mailan (Iparragire, Lasa, Lopez eta Maiz) eta bakarra alebin 1. mailan (Jauregi).
Itzuli bakarreko liga batean bost jardunaldi jokatuko dituzte eta euren multzoko lehen edo bigarren sailkatuz gero Gipuzkoako txapelketako bideari ekingo diote. Postu horietan egon ezean, Ekialdeko txapelketan murgilduko dira.