Manso pozarren agertu da hilaren 5ean eta 6an jokatutako lasterketan lortutako postuarekin: "Guztia ondo joan da. Asteburu osoan zehar borroka handia izan da gure mailako lehen lau kotxeen artean eta gutxigatik erabaki da garailea".
Herritarra markak ontzen joan zen larunbatean eta bigarren eguna ongi hasteko, bere mailako denborarik onena egin zuen (02.18,642). "Ez genuen espero. Dena eman degu asteburuan zehar eta marka horrek erakusten du".
Alabaina, garaipenak ihesi egin zion bigarren eguneko saioan. Garailea Jordi Vilardell katalana izan zen eta hirugarren, dagoeneko Espainiako Mendi igoeratako txapeldun den Benito Perez.
Txapelketa lehen postua erabakia dagoen arren, bigarren posturako lehia handia dago eta hilaren 19an eta 20ean Ibizan (Balear Uharteak) erabakiko da podiuma. "Probaren ostean, Espainiako txapelketako hirugarren postuan gaude eta Ibizan bigarrena lortzea posible da," adierazi du Mansok.