Landetxako Aste Kulturalean parte hartu dute Udal Musika Eskolako bi kidek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 8a

Hugo Amil eta Miren Etxenagusia (goiko ilaran, eskuinetik hasita lehena eta hirugarrena), euskal kantu jirako gainerako partaideekin. Argazkia: Miren Etxenagusia.

Irungo Landetxa auzoko lagunek Aste Kulturala ospatu dute berriki. Aurrera eraman dituzten ekimenetako bat izan da euskal kantu jira eta bertan aritu dira Udal Musika Eskolako akordeoi irakasle Miren Etxenagusia eta ikasle Hugo Amil. 

Euskal kantu jirako partaideek igande eguerdian ekin zieten entsegu eta prestaketa lanei. Bazkalostean hasi ziren jotzen eta iluntzera arte aritu ziren. Etxenagusiak adierazi duenez, eguraldi txarra ez zen oztopo izan Landetxa auzoa kantu, akordeoi doinu eta pandero hotsez alaitzeko.