Erdigunean barrena egindako manifestazioa Okendo plazara iritsi denean komunikatu bat irakurri dute Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Ekimeneko kideek. Salatu dituzte Israelek egin dituen erasoak Gaza, Zisjordania, Libano eta Sirian eta laguntza ekonomiko, militar eta teknologikoa ematen dien Mendebaldeko herrialdeen jarrera deitoratu dute.