'Txoria txori' abestu dute manifestariak lurrean etzan bitartean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 7a, 20:28

Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Ekimenak antolatutako ekintza antolatu eta berehala performance bat burutu dute Kale Nagusian, udaletxe zahar parean. Manifestariak lurrean etzan dira eta Palestinako banderak jarri dituzte soinean. Bitartean, Xumela koruko kideek Mikel Laboaren 'Txoria txori' abestu dute.