Ibilgailu klasikoen jabeek protesta egin dute beren egoera salatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 6a, 12:05

Clásicos Lasarte-Oria elkarteak deituta, 92 auto eta 17 motor klasiko elkartu dira Hipodromoko aparkalekuan. Herritarrek ordubetez izan dute haiek ikusi, argazkiak egin eta jabeekin hitz egiteko aukera. Ondoren, motorrak piztu eta Brunet parkeraino joan-etorria egin dute herrian barrena. Haserre daude Lasarte-Oriako Udalak ibilgailu klasikoen gaineko hobaria ezabatu duelako eta egoera gizarteratzeko aurrera eraman duten ekimenetako beste bat izan da hau. Erabakia atzera bota dezan nahi dute eta ez dute ulertzen automobilismo klasikoaren lehen zirkuitua izateaz harro dagoen herrian halakorik gertatzea.