Dantza eta abestiekin, katagorrien moduan, eszenarioko zuhaitz mota batetik bestera joan dira Porrotx eta Marimotots Iratitik Amazoniara. Bidaia horretan, hartz zuriak, dortoka punkiak, elefanteak eta Yumik ingurumen arazoek beraien bizitza suntsitzen ari direla azaldu diete sudurgorriei eta elkarrekin irtenbidea bilatu diete, nahiz eta behin behinekoa izan.
Etxera bueltan, Jalguneko lagunak igo dira eszenariora. Euskal Herrian Amazonia txiki bat sortzeko nahia dute pailazoek eta zuhaixka bat oparitu diete Jalguneko kideei aitortza gisa, aukeratzen duten herriko txoko batean landa dezaten. Eskertza hitzen ondoren, hiru kanta elkarrekin dantzatu eta abestu dituzte, talde argazkiarekin emanaldia amaitu aurretik.