IGANDEA
- 12:00etan, LOZETen eskutik erraldoi eta buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
- 12:00etan, patata tortilla lehiaketa Andatza plazan.
- 13:00etan, haurren danborrada Andatza plazan.
- 14:00etan, azken traka Andatza plazan.
Musikaz betetako gauaren ondoren, lehia gogoz jaiki dira Sasoetan. Haur eta heldu Jaizkibel plazako futbolin txapelketan nor baino nor aritu dira hemezortzi bikote. Partida irabazteko hiru gol sartu behar zituzten eta horretan iaioenak Jesús García Domínguez eta Pedro García López aita-semeak izan dira; finalean, Josean Rey eta Lucía Rey aita-alabak osatutako bikoteari gailendu zaizkio. Hirugarren postua, berriz, Peru eta Eñaut Azkarate aita-semeentzat izan da. Hiru bikoteek paintballerako sarrerak eta goxokiak eskuratu dituzte. Hamaiketakorako, Extremadura Etxeko migak aukera izan dituzte Gazteleku aurrean. Hiru euroren trukean, ogiarekin egindako jakia eta baso bat ur edo ardo jaso dute ilaran jarri direnek. 230 bat lagunentzat prestatu dute. Aldi berean, eraikinaren beste aldetik abiatu dira LOZETeko erraldoi eta buruhandiak. Musikak lagunduta plazara iritsi dira eta han dantzan aritu dira hiru irudi nagusiak, lau buruhandiek haurrak korrikan jarri dituzten bitartean. Arratsalderak indarrak hartzeko, 120 lagunentzako herri bazkaria egin dute Andatza plazan. Paella eta guakamolea natxoekin jan dute zabalguneko karpan eta inguruetan. Ilundu arteko hitzorduen artean, helduen danborrada auzoan barrena ibili da eta bestelako musika eskaintza ekarri du Radio Rebelde Cover taldeak.
IGANDEA