Jai asteburuan murgildu da Sasoeta

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 4a, 20:11

Hiru eguneko jaia abian jarri dute Sasoetan suziriak eta Saustatxo elkarteari egindako omenaldiak. Andatza plazan bildu dira auzotarrak eta herritarrak pregoia entzun eta lehen jardueretan parte hartzeko. Ohi bezala, Uzturre plazan Los Chavales del Martija taldeak antolatutako kirol ekimenak aurrera eraman dituzte: zaku lasterketak, lokotxak, futbol jaurtiketak eta saskibaloikoak. Guztietan saiatzeko aukera izan dute haur eta gaztetxoek. Bien bitartean, Kilkerband txarangak Andatza plaza girotu du eta nahi zutenek txokolate beroa eta madalena askaritarako jateko aukera izan dute. Txaranga kale jiran abiatu denean, Porto Bello bakarlariak talde britaniar ezagunen abestiak eskaini ditu taberna ondoan. Afaltzeko etenaren ondoren, zezensuzkoa eta The Noise Makers-en txanda izango da. 

 

LARUNBATA

  • 11:00etan, heldu zein gazteentzako futbolin txapelketa Jaizkibel plazan. 
  • 12:00etan, LOZETen eskutik erraldoi eta buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
  • 12:00etan, Extremadura etxearen eskutik migak, Jaizkibel plazan. 
  • 14:30ean, bazkari herrikoia Andatza plazan. 
  • 16:00etan, mus txapelketa Txoko tabernan. 
  • 16:00etan, xake txapelketa Andatza plazan. 
  • 18:00etan, pintxo potea auzo elkartean.
  • 18:30ean, helduen danborrada auzoan barrena. 
  • 19:00etan, zuzeneko musika emanaldia Radio Rebelde taldearen eskutik, Andatza plazan. 
  • 21:30ean, DJ Niko eta DJ Parmo Andatza plazan. 
  • 23:00etan, zezensuzkoa Andatza plazan. 
  • 23:30ean, Remenber saioa DJ Niko eta DJ Parmoren eskutik.