Egitaraua
- 12:00etan, LOZETen eskutik erraldoi eta buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
- 12:00etan, patata tortilla lehiaketa Andatza plazan.
- 13:00etan, haurren danborrada Andatza plazan.
- 14:00etan, azken traka Andatza plazan.
Sasoetako jaietako azken eguna izango da gaurkoa. LOZET elkartearen erraldoi eta buruhandien kalejira, patata tortilla txapelketa, haurren danborrada eta festen bukaera irudikatuko duen azken traka izango dira ekimenak.