Helduen danborrada eta beste hamaika jarduera, gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 5a

Helduen danborrada 18:30ean hasiko da.

Sasoetako jaietako bigarren eguna izango da gaurkoa. Atzoko txupinazoarekin motorrak bero-bero, programako ekimen gehienak 11:00etatik aurrera burutuko dituzte, auzoan barrena.

Egitaraua
  • 11:00etan, heldu zein gazteentzako futbolin txapelketa Jaizkibel plazan. 
  • 12:00etan, LOZETen eskutik erraldoi eta buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
  • 12:00etan, Extremadura etxearen eskutik migak, Jaizkibel plazan. 
  • 14:30ean, bazkari herrikoia Andatza plazan. 
  • 16:00etan, mus txapelketa Txoko tabernan. 
  • 16:00etan, xake txapelketa Andatza plazan. 
  • 18:00etan, pintxo potea auzo elkartean.
  • 18:30ean, helduen danborrada auzoan barrena. 
  • 19:00etan, zuzeneko musika emanaldia Radio Rebelde taldearen eskutik, Andatza plazan. 
  • 21:30ean, DJ Niko eta DJ Parmo Andatza plazan. 
  • 23:00etan, zezensuzkoa Andatza plazan. 
  • 23:30ean, Remenber saioa DJ Niko eta DJ Parmoren eskutik.