EDUKI BABESTUA

2024-2025 ikasturtean eman izena Lasarte-Orian!

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 4a, 09:54

Ikasturte berria hasi da eta haur, gazte eta helduek eskaintza zabala dute herrian ikasteko. TXINTXARRI aldizkariak hainbat zentrorekin kontaktatu du eta gida berezi bat publikatu du. Hauek dira publizitate proiektu honetan parte hartu duten profesionalak

Akademia

Eskola arrakastaren araberakoa da etorkizuna

Gaur inoiz baino gehiago, ikastetxearen arrakastan dago gure etorkizuneko ongizatea

Zergatik da garrantzitsua eskolan gauden garaia edo prozesua? Lehen eta Bigarren Hezkuntza ezinbesteko zutabeak dira, haurren garapen  pertsonala zein kolektiboa eraikitzeko oinarriak eskaintzen dituztelako. Jakintza arloan ezinbestekoak dira  LH eta DBH formakuntzak!

LH 
Irakurtzea eta idaztea gizartean funtzionatzeko beharrezko tresnak dira Irakurketa, ulermena eta ortografia lantzen ditugu. Problemak ebazteko teknikak erakusten dizkiegu baita eragiketa matematikoak ere. 

Laguntza/behar espezifikoak ere jorratzen ditugu: ikasteko zailtasunak,  TDAH edo dislexia.

DBH 
Matematika, Fisika, Ingelesa, Ekonomia, Historia, Filosofia... Konpetentzia espezifikoak zabaltzen dira.

BATXILERRA-EVAU
Matematika, Fisika, Kimika, Euskara, Ingelesa eta Hizkuntza Batxilergoko laguntza eskolak eskaintzen ditugu irakasgai guztietan.

BAITA: Ingelesa PET, FIRST, ADVANCE... (Aurretik A1, A2). Nota hobetzea eskolan.

Euskaltegia

Muntteri-AEK euskaltegiak Geltoki kaleko 17. zenbakian duen bulegoan  eskolak urriaren 1ean hasi ziren, asteartearekin. Ohartarazi dute izena emateko epea itxita dagoela baina euskara ikasteko interesa dutenek badutela aukera horretarako, baldin eta honezkero sortuta dagoen talderen batean tokirik badago. Horrela den ala ez jakiteko euskaltegira bertara joan daitezke interesdunak bulegoko ohiko ordutegian edota 607 62 52 33 telefono zenbakira deitu.  

>

Tokia badute, esate baterako, A0 eta A1 ikasmailetan, oinarrizkoetan. Herrira etorri berriak direnei edota honezkero hemen bizi baina euskara ikasteko aukera izan ez dutenei egin diete izena emateko deialdia. Aurten, gainera, dirulaguntza lerro berri bat prestatu du Eusko Jaurlaritzak ikasmaila horietarako: matrikula egiten dutenek 198 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko, eta, horretarako baldintzak betez gero, oso-osorik jasoko dute bueltan kurtsoa amaitzean.

Psikomotrizitate saioak

Akademia

Diafreoa