Igandera arte dute herritarrek inauterietarako gaiak proposatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 4a

Udalak gogorarazi du igandean bukatuko dela inauterietan mozorrotzeko ideia eta proposamenak bidaltzeko epea. Bide hauek dituzte herritarrek parte hartzeko: parte hartze postontziak, www.lasarte-oria.eus webgunea edo partehartzea@lasarte-oria.eus helbide elektronikoa.

Datorren urteko inauteriak otsail amaiera eta martxo hasiera bilduko dituen asteburuan ospatuko ditugu.