'Sorginak etxera bueltan' eta 'ETXEruntz' argazkiek irabazi dute udako lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 4a, 09:39

Artikulu hau ilustratzen duten bi argazki ederren egileek irabazi dituzte TXINTXARRI-ren udako argazki lehiaketako sariak: epaimahaiarena, Juan Mari Apaolaza Estensororen Sorginak etxera bueltan irudiak; irakurleena, berriz, Isa Fernandez de Agirreren ETXEruntz-ek. Aldikaren kutixia sorta bat eta Errigora produktuen saski bat etxeratuko dituzte, hurrenez hurren.

TXINTXARRI aldizkariaren lantaldearen partez, zorionak bi irabazleei eta eskerrik asko aurtengo lehiaketan parte hartu duzuen guztioi! Horrekin batera, eskerrik beroenak epaimahaikideei: Aldikako langileak, Isaac Farre eta Haritz Salaberria.