Hastear dira opera eta ballet zaletuentzako hitzorduak. Hilaren 9an emango dute ikasturte honetako zikloko lehen proiekzioa. Guiseppe Verdi-ren Don Carlo ikusteko aukera izango dute interesdunek, baina, aurretik, ohi bezala, sarrerak erosi beharko dituzte. Kultur etxeko leihatilak eskura ditzakete tiketak (7,5 eta 9 euro artean balio dute).
Aipatu egitasmoa, Lasarte-Oriako Udaleko Kultura Sailak antolatzen du Danok Kide Guraso Elkartearekin elkarlanean, eta horri esker, zaletuek modu "eroso eta ekonomikoan" ikus ditzakete pantaila handian proiektatzen diren obrak.
Zikloaren barruan, ordea, izango da beste emanaldirik. Azaroan, esaterako, Alicia en el pais de las maravillas balletaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek, eta abendurako, berriz, Mozart-en Las bodas de Figaro opera emango dute.