|
Bikoketakoaren antzera, buruz buruko lehiak harrera ederra izan du; 32 kirolarira mugatu behar izan dute parte hartzaile kopurua eta itxaron zerrenda ere egin dute. Lehiaketa sistemari dagokionez, lehiakideak bi multzotan (gorria eta urdina) banatu dituzte eta kanporaketa sistemaren bitartez bakoitzeko kide bana iritsiko da finalera. Neurketak 22 tantora izango dira. Egun osoan zehar giro ederra izango da trinketean. Goizeko 9:00etan hasiko da lehia; final-erdiak 18:20ean (gorria) eta 18:40ean (urdina) jokatzea aurreikusten da eta finala, aldiz, 19:30ean. |
|
