“Ez da ohikoa herriko negozio batek ehun urte betetzea, mimo handiz egindako lan handia dago horren atzean. Kasu honetan gainera, lana egiteko filosofia bat dago, herriarekin lotura handia duena. Horren adierazgarri da ospakizunerako aukeratu duten 100 urte zuekin leloa. Lelo horren esanahia ondo ezagutzen dugu krosaren antolaketan gabiltzanok, batez ere, lasterketa eguna gerturatzen denean lore-dendara irabazleentzako lore eske joaten garenean. Hor izaten dira Ramon eta Koro laguntzeko prest, beti irribarre bat ahoan dutela. Mendeurrenekoa aitzakia aproposa iruditu zaigu urte hauetan jasotakoa bueltan emateko”, azaldu dute antolatzaileek.
Era berean, Kros nagusiko izena ematea euren webgunean martxan dagoela gogoratu dute.