Mariatxien erritmora gozatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 3a, 10:00

Adinekoen Omenaldi Astearen barruan., 'Los Gavilanes' mariatxi taldeak musika emanaldia eskaini zuen, asteazken arratsaldean, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Mexikoko jantziak soinean eta instumentuak eskuetan agertu zen boskotea oholtza gainera, eta rantxera ezagun ugari eskaini zizkieten bertaratu diren adineko lasarteoriatarrei, 'Alla en el rancho grande' edota 'La Adelita', besteak beste. 

Urriaren 8ra arte iraungo duen jardueraz betetako egitarauaren barruan, gauR, bingo txapelketan arituko dira. Biyak Bat egoitzan aurrera eramango dute ekimen hori, 16:00etan. Hori amaitu ostean egingo dute sari banaketa, 20:00etan. 

Hauen dira datozen egunetarako deitu dituzten jarduerak:

Hilak 4, ostirala

  • 11:00etan, Ondo ibili ibilaldi osasungarria, Okendo plazatik abiatuta.
  • 12:00etan, ibilaldiko partaideentzat luntxa, Antonio Mercero aretoan.
  • 17:00etan, bideo foruma, egoitzan.

Hilak 5, larunbata

  • 09:30ean, ibilaldi neurtua.
  • 18:00etan, Niko DJrekin dantzaldia, egoitzan.

Hilak 6, igandea

  • 12:00etan, meza, San Pedro parrokian.
  • 14:00etan, bazkaria, Michelingo pilotalekuan. Ondoren, dantzaldia izango dute Trio Galea-ren eskutik.

Hilak 7, astelehena

  • 10:00etan, gimnastika erakustaldia, Maialen Chourraut kiroldegian.
  • 17:30ean, musika emanaldia Atsobakar egoitzan. 

Hilak 8, asteartea

  • 10:40ean, kalejira abiatuko da egoitzatik.
  • 11:00etan, meza, Ama Brigitarren komentuan.
  • 12:00etan, oroigarri banaketa urrezko ezteiak bete dituzten bikoteei, egoitzan.
  • 14:30ean, bazkaria Herriko Etxea jatetxean.
  • 16:00etan, Niko DJrekin dantzaldia, egoitzan.