Izen emate epea amaituta, lekuen baieztapena posta elektroniko bidez egingo dute arduradunek, urriaren 9an. Ikastaroak, berriz, urriaren 14 eta 18 bitartean hasiko dira.
Hiru ekimen eskaini dituzte astelehenetarako. Memoria tailerra izango da 11:00etatik 12:30era, eta 125 euroren truke. Yoga, aldiz, 19:00etatik 20:30era aurrera eramango dute, hori ere 125 euro ordainduta. Irakurketa klubak, berriz, 58 euroko kostua du, eta 10:00etatik 14:00etara izango da.
Dantza latinoen eskaintza luzatu dute asteartetarako. 19:00etatik 20:30era izango dira eskolak eta prezioa, 70 eurokoa da. Horretaz gain, joskintzan aritzeko parada ere izango da. 10:00etatik 12:00etara, 172 euro ordainduta.
Asteazkenetarako, berriz, meditazioaren aukera dute herritarrek. 19:15etik 20:45era izango dira saioak, 129 euroren truke. Joskintzan aritzeko aukera ere izango da egun horretan; 10:00etatik 12:00etara, 172 euroren truke.
Pintura izango da ostegunetako aukeretako bat, 18:00etatik 20:00etara eta 167 euro ordainduta. Sabel dantza ere egun horretan aurrera eramango dute, 19:20etik 20:50era 94 euroren truke.
Ostiraletan, aldiz, ilara dantzaren aukera dute lasarteoriatarrek. 19:00etatik 20:30era izango da horien ordutegia, eta prezioa 68 eurokoa.