Errugbiko Superkopa lehiatua, Ligaren aurrekari bikaina

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 2a

Alex Saletak, VRACekin debuta egin zuen Supekoparen lehian. Arg.: @fotografia.rdiaz

Espainiako Superkopa jokatu zuten irailaren 28an Alex Saleta herritarra kide duen VRAC Quesos Entrepinares eta Recoletos Burgos Caja Rural taldeek Palentzian, Gaztela eta Leonen. Neurketa borrokatua luzapenean erabaki zen; 28-38 irabazi zuen Burgosek

Lehen zatian VRAC 11-9 gailendu arren; bigarren zatian Valladolideko taldearen jokoak gorabeherak izan zituen eta Recoletos Burgosek ongi baliatu zituen 11-25 jartzeko. Azken minutuetan ahalegin handi eginez neurketa berdintzea (28-28) lortu zuen VRACek.Azken hogei minutuetan ezin izan zion erritmoari eutsi, ordea; Recoletos Burgosek  

Saletak VRACekin debuta egin zuen. Lasarteoriatarra hamabostekoan jokatu zen eta 66. minutura arte zelaian izan zen.

VRACeko jokalariek ez dute atsedenik izango, Espainiako Ohorezko mailako lehen lehia jokatuko dute hilaren 6an; El Salvadorren aurkako derbia izango da.

Ohorezko B mailako Gipuzkoa Sortzen taldeak – Beltzak, Zarautz eta Bera Bera taldeen batura – , aldiz, hilaren 13an Nafarroan emango dio hasiera denboraldiari La Unicaren aurka.

Michelinen neurketa

Euskal Ligan ere urriko lehen asteburuan hasiko da lehia.

Lehen eta bigarren mailan izango dira Gipuzkoa Sortzen taldeak. Bigarren mailakoak izango dira lehenak zelaira ateratzen eta Michelin kirol gunean izango dute norgehiagoka  La Unicaren aurka, hilaren 5ean, 15:00etan. Ordu eta erdi geroago, lehen mailakoak Universitario Bilbao izango du aurrez aurre Donostiako Kote Olaizola miniestadioan. 

Egun berean, 18 eta 16 urtez azpiko Zarautz Beltzak RT taldeek Logroñora egingo dute bidaia eta bertan La Rioja izango dute aurkari.

Beltzak errugbi eskolako 12 et 10 urtez azpiko gaztetxoek ere lehen jardunaldia izango dute Hondarribiko hondartzan, hilaren 6an.

14 urtez azpikoak oraindik ez dute liga hasiko. Hala ere, lagunartekoa jokatuko dute Bera Bera eta Ordiziaren aurka, hilaren 6an, Zarauzko Asti zelaian.