Semblante Andaluz elkarteak eta FARAE Euskal Herriko Andaluziar Etxeen Federazioak flamenko emanaldi bat egingo dute hilaren 19an, Maria Rubi artista gonbidatuta. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da eta aretora sartzeko gonbidapena eskatu beharko dute herritarrek leihatilan.