Intzako eskuz binakako bikoteak garaipen berria lortu du

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 2a

Intzako bikotea, bigarren jardunaldiko neurketa lehiatzen.

Iraileko azken asteburuan, Intza KEko Nagusien 3. mailako pilotariek txanponaren bi aldeak bizi izan zituzten Ezker Hormako txapelketako jardunaldian

Jon Pello Artetxe eta Peru Urdanpilletak osatzen duten eskuz binakako bikoteak Alde Zaharra garaitu zuen 14-22. 

Lehen fasea amaitzeko bi jardunaldiren faltan, bere multzoko bigarren postuan da Intzako bikoa. Pausoz pauso doa eta dena ondo bidean bigarren faserako sailkatzea espero dute. 

Zumarragan, aldiz, Gomazko pilotako Jagoba Mendizabal-Julen Urruzola bikoteak ezin izan zuen Belokiko kideen aurka, 25-11.

Herriko pilotariek ez dute oraindik neurketarik irabazi txapelketan eta multzoko azken postuetan dira.