Hilaren 29an, Kadeteen 1. mailako eta Jubenilen 1. mailako A taldearen neurketak ikusi ahal izan zituzten zaletuek Michelin kirol gunean.
Kadete mailako taldeak eman zion hasiera egunari. Neurketa borrokatua jokatu zuten zuri-urdinek Astigarragako Mundarro Bren aurka. Nahiz eta partida hasi bezain pronto etxekoek gola egin, aurkariak ongi baliatu zuen Texasen akats bat neurketa bana berdintzeko. Bigarren zatian bi taldeak garaipenaren bila joan ziren, baina ezin izan zuten aurkariaren zelaian golik egin.
Jubenilen 1. Mailako A taldeari dagokionez, Euskaldunaren aurka 1-4 galdu zuen.
Astigarragan, Trintxerpen eta Zizurkilen izan ziren lehian Texas Lasartearra CFko gainerako taldeak; Jubenilen 1. Mailako B taldeak zein infantilen I. taldeek garaipena erdietsi zuten.
Lehenek 0-5 gainditu Astigarragako Mundarro eta gaztetxoek Danena irabazi zuten, 2-5.
Emaitza hori bera izan zen Erregional mailako taldearen neurketan, baina kasu honetan Trintxerpe izan zen garailea.