LOKEko kide Suhar Aristegi eta Ekain Luis Valentzian izan ziren Euskadiko selekzioarekin lehian. Luisek 100 kilo baino gehiagoko mailan parte hartu zuen eta hiru borrokaren ostean, podiumeko hirugarren mailara igo zen. Aristegik ere hiru borroka izan zituen – bi txapelketa nagusian eta bat bigarren aukeran – eta 81 kilo azpiko mailako bederatzigarren amaitu zuen lehia.
Aste bat lehenago, gainera, Aristegi Kanaria Handiko Las Palmasen jokatutako proban ere parte hartu zuen. Bigarren aukera jokatu behar izan zuen LOKEko judokak eta bertan ere bederatzigarren amaitu zuen.
Gaztetxoak ere lehian
Judo taladeko gazteak ere lanean daude eta hilaren 12an, infantil eta kadeteak tatamira jauzi egingo lehiaketa denboraldia hasteko. Hernanin izango da Tagoya Kopako lehen hitzorduan.