2024/10/06 11:00 - 13:00

Topaketa

Auto klasikoen jabeen protesta ekimena

Auto klasikoen jabeen protesta ekimena
Hipodromoa eta herria, Lasarte-Oria

Ibilgailu klasikoei ematen zien hobaria ezabatzea erabaki zuen Lasarte-Oriako Udalak eta mota horretako automobilen jabeek haserre jarraitzen dute. Clasicos Lasarte-Oria eragilea sortu zuten egoera hori gizarteratu eta protesta egiteko asmoz eta talde hori osatzen dutenek iragarri dute ekimen bat aurrera eramango dutela urriaren 6an, igandearekin, erakundea beraietaz gogora dadin.

Gauzak horrela, Hipodromoan elkartuko dira 11:00etan eta auto klasikoak erakutsiko dituzte bertako aparkalekuan, ordubetez. Ondoren, motorrak piztu eta ibilaldi bat egingo dute herritik.