Jarduera horren bidez euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzen eta defendatzen dituzte udalerriko kaleetan, hilabete bakoitzeko azken ostiralean. Ondoren, Okendora iristean, Etxerat elkartearekin adostutako manifestua irakurtzen dute. Antolatzaileek deia egin diete herritarrei ekintza horretan parte hartzeko.