Gauzak horrela, Hipodromoan elkartuko dira 11:00etan eta auto klasikoak erakutsiko dituzte bertako aparkalekuan, ordubetez. Ondoren, motorrak piztu eta ibilaldi bat egingo dute udalerrian barrena.
Martxo eta apirilean, esaterako, ibilaldi eta sinadura bilketa bana egin zituzten Okendo plazan. Antolatzaileen ustez, udalaren erabakia "erabat inkoherentea" da "automobilismo klasikoaren sorlekua izateaz harro dagoen herrian", ibilgailuen mantentzea garestia baita.