Iraileko egutegian ezinbesteko hitzordu bilakatu da Xacobeo azoka zortzi urteko ibilbidean eta agerikoa da lasarteoriatarren onespena duela. Ikusi besterik ez dago lehen ordutik zenbat lagun ibili diren postu artean. Ostiral arratsaldean abiatu dute, baina salmenta guneetako asko bezperatik edo goizetik zeuden beren lekuan kokatuta. Gutxika joan dira herritarrak eskaintzeko zutena ikustera, baina denbora laburrean jendetza bildu da. Horretan lagungarri izan da, noski, hiru egunotan emanaldiak egingo dituzten taldeen kalejira. Antonio Mercero plazatik abiatuta, Kale Nagusira joan-etorria egin dute pilota erraldoi baten gainean zihoan Yaco buru. Atzetik, Pedrito Onewheel, Dark Fantasy, Spalladoiro eta Eulalia ipuin kontalaria eta herritar ugari joan dira. Larunbat goizean azoka irekiera iragartzeko berriro egingo dute, Barzonia taldea gehituta, eta haiekin batera azoka bisitatuko duten udal ordezkariak ere izango dira.
Kale bazterretan postu artean zeudenak xaxatu ditu Yacok, txantxak eginez eta konfetia gainera botata. Esaterako, San Pedro eliza aurrean txerria zatitzen ari zen langileari adarra jo dio, pertsonaiak txerri aurpegia baitu. Asko txundituta gelditu badira baloi gainean duen trebeziaz, Dark Fantasy taldeko kideek beste hainbeste beldurtu dituzte, edo gutxienez, sustoren bat jaso eman: burua biratu eta parez pare orko bat topatu dute. Berehala erakutsi diete itsusiak izan arren, erasokorrak ez direla; nahiz eta haur batzuk konbentzitzea kosta izan zaien. Okendora bueltan, nekatu arte egin dituzte argazkiak gerturatu zaizkien guztiekin.
Ordua iristear zela, haurrak plazako zoruan eseri dira Eulalia ipuin kontalaria entzuteko. Liburuz betetako bota itxurako gurdiarekin iritsi da eta dantzaria izan nahi duen Belatzeren istorioa kontatu die. Parte hartzeko eskatu ikusleei, galderak eginez eta zenbait gauza errepikaraziz. Ondoren, Pedrito Onewheel, orkoak eta Spalladoiro musika taldea txandakatzen joan dira azokan barrena giroa pizteko.
Amuletoak, belarritakoak, sendabelarrak, jostailuzko ezkutuak eta ezpatak, arropa... hamaika gauza erosteko dituzte aukeran herritarrek, eta jatekoen eskaintza ere ez da laburra: gaztak, txerri edo bakailao azalak, txurroak, gozokiak, erroskillak... eta otordua egiteko tabernak. Gutiziaren bat asebete nahian dabilenak topatuko du berea. Eta hori dena gutxi balitz, buztina, larrua edota harria nola lantzen den ikusteko parada ere badute igande iluntzea arte azokara doazenek.
Larunbata 21
-
- 11:00etan, azokaren irekiera.
- 11:00etan, Dark Fantasy.
- 11:15ean, Barzoniaren emanaldia.
- 12:00etan, Yacoren ikuskizuna.
- 12:30ean, Eulali ipuin kontalaria.
- 13:00etan, Pedrito Onewheel.
- 13:30ean, Yacoren ikuskizuna.
- 13:30ean, ohiko ipuinak.
- 14:00etan, Dark Fantasy.
- 14:15ean, Barzonia.
- 14:15ean, Pedrito Onewheel.
- 17:00etan, Dark Fantasy.
- 17:00etan, Yaco.
- 17:15ean, Barzonia.
- 17:15ean, Spalladoiro.
- 17:30ean, Eulali ipuin kontalaria.
- 18:00etan, Pedrito Onewheel.
- 18:30ean, Yaco.
- 19:00etan, Dark Fantasy.
- 19:15ean, Barzonia.
- 19:15ean, Pedrito Onewheel.
- 19:30ean, Eulali ipuin kontalaria.
- 20:00etan, Yaco.
- 20:15ean, Dark Fantasy.
- 20:15ean, Barzonia.
- 20:30ean, Pedrito Onewheel.
Igandea 22
- 11:00etan, azokaren irekiera.
- 11:00etan, Dark Fantasy.
- 11:15ean, Barzoniaren emanaldia.
- 12:00etan, Yacoren ikuskizuna.
- 12:30ean, Eulali ipuin kontalaria.
- 13:00etan, Pedrito Onewheel.
- 13:30ean, Yacoren ikuskizuna.
- 13:30ean, ohiko ipuinak.
- 14:00etan, Dark Fantasy.
- 14:15ean, Barzonia.
- 14:15ean, Pedrito Onewheel.
- 17:00etan, Dark Fantasy.
- 17:00etan, Yaco.
- 17:15ean, Barzonia.
- 17:15ean, Spalladoiro.
- 17:30ean, Eulali ipuin kontalaria.
- 18:00etan, Pedrito Onewheel.
- 18:30ean, Yaco.
- 19:00etan, Dark Fantasy.
- 19:15ean, Barzonia.
- 19:15ean, Pedrito Onewheel.
- 19:30ean, Eulali ipuin kontalaria.
- 20:00etan, Yaco.
- 20:15ean, Dark Fantasy.
- 20:15ean, Barzonia.
- 20:30ean, Pedrito Onewheel.