Polina Berezina gimnastak ikastaroa eskainiko du Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko irailaren 20a

Polina Berezina, mazoekin lanean. Arg.: RFEGimnasia

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Gimnastika atalak ekimen berezia prestatu du urriaren 20erako, Polina Berezina gimnastaren ikastaroa

Parisko Olinpiar Jokoetan lehiatu den Polina Berezina gimnastak entrenamendu saioa berezia eskainiko du urriaren 20an goizean, Michelin kirol guneko pilotalekuan. 

LOKE Gimnastika atalak antolatutako ekimena horretan Berezinak, besteak beste, tresnen teknika berriak zein trebetasunak hobetzeko ariketak erakutsiko dizkie parte hartzaileei. 

Saioa 2014 urtea baino lehenago jaiotako gimnastei zuzendua dago eta plaza mugatuak izango dira.

Informazio gehiago LOKE Gimnastikako sare sozialetan (@loke.gr) edo 676 87 20 29 telefono zenbakian.

Nor da Polina Berezina

Polina Berezina bakarka lehiatzen den kirolaria da. Bederatzi alditan Espainiako txapeldun izan da; Espainiako selekzioko kide, hainbat nazioarteko lehiaketetan parte hartu du. 2023an Munduko txapelketan seigarren postuan izan zen eta aipatu moduan, 2024ko Olinpiar Jokoetan ere izan da borrokan.