Kopa lehiatzen hasiko du denboraldia Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko irailaren 20a

Eguzki Arkupe Rehabilitaciones iazko neurketa batean.

Eguzki Areto Futbola klubeko kirolariak gogor ari dira lanean. Talde ezberdinek gipuzkoako mailako areto futbol taldeek liga urrian hasiko duten arren, Kopa lehiarekin hasiko dute denboraldia seniorrek. Abendura bitartean bi kanporaketa jardunaldi (hilaren 22an eta 29an), final laurdenak (azaroaren 2an), finalerdiak eta finala jokatuko dira (abenduaren 28an) lehiaketako garailea erabakitzeko. Altzatarra izango da Lasarte-Oriako taldearen lehen aurkaria.