ESKUALDEA

Hazas-Jagoba bikoteak eta DJ Fantasiak kontzertuak emango dituzte Santueneako jaietan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko irailaren 19a

Usurbilgo Santuenea auzoko jaiak ospatuko dituzte bihartik igandera arte. Festetako batzordeak antolatu duen egitarauaren barruan daude Hazas-Jagoba eta DJ Fantasiak emango dituzten kontzertuak larunbateko parranda gauean.

Egitaraua

Hilak 20, ostirala
16:00 Ur jolasak.
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
18:30 Burrunbazale txaranga, poteoa eta buruhandiak.
21:00 Auzotarren afaria. Ekarri afaria eta sagardoa gure kontu.
23:00 DJ Lila.
Ondoren, txoznan jarraituko dugu festa goizaldera arte.

Hilak 21, larunbata
10:00 Puzgarriak.
12:30 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa. Izen ematea ordu erdi lehenago irekiko dute.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada Tragoxkan.
18:00 Burrunbazale txaranga eta buruhandiak.
19:00 Sardin jana.
21:00 DJ Lila.
00:00 Dj Gaua: DJ Fantasia, Hazas-Jagoba eta Cuchamba.

Hilak 22, igandea
9:00 Esnadeia Jon&Jon.
11:00 Umeen tailerrak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txoznan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Ondoren, bingoa.
(Entsalada, oilasko errea, postrea eta edaria. Tiketak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Artzabalen.)
18:00 Buruhandiak.
18:30 Etxebarria aita-seme trikitilariak.
19:00 Piper dastaketa.
20:45 Sarien banaketa.
21:00 Festen amaierako traka.