Ostadar SKTko Kadete Errendimendu Urrea taldeak Andraitz KE 38-52 gainditu zuen, Legazpian.
Jonatan Reinok zuzentzen duen taldeak indartsu hasi zuen lehia. Erasoan ederki moldatu zen eta 5-15 amaitu zuen lehen laurdena. Baina atsedena baino lehen talde urdin beltzak ezin izan zuen erritmoa mantendu eta arazoak izan zituen saskira iristeko. Defentsan, falta pertsonal ugari ere egin behar izan zituen Ostadarrek eta legazpiarrek errenta txikitu zuten, 22-29.
Egoerari itzulia ematea lortu zuen taldeak hirugarren laurdenean eta neurketako lehen minutuetan erakutsitako nagusitasunarekin 4-15eko partziala egin zuen. Azken hamar minutuetan, Andraitzek ederki baliatu zituen berriro falta pertsonalak eta 12-8ko partziala egin zuen. Ahalegina ez zen nahikoa izan, ordea; Ostadarrek eraman zuen garaipena.
Errendimendu Zilar mailako partidetan aurkaria izan zen nagusi. Juniorretan Mondragon Unibertsitatea Morea taldea 90-35 gailendu zen eta Etxaniz Autoeskola ISBk 74-12 irabazi zion Kadete taldeari.
Pilotan ere ez
Intzako pilotariek ere ez zuten zorte hoberik izan Ezker Hormako Nagusien 3. mailako lehen jardunaldian. Bai gomazko pala lehian baita eskuz binakakoan ere ezin izan zituzten aurkariak gainditu.
Jagoba Mendizabal eta Julen Urruzola Gomazko palako kideak ederki lehiatu ziren arren, 25-22 gailendu zen Azkoitia Oteiza taldeko bikotea.
Eskuz binakakoan, Ilunpe 1eko aurrelariari ezin izan zioten aurre egin Intzako bikote Jon Pello Artetxe eta Peru Urdanpilletak eta 22-14 amaitu zen lehia.