Hilaren 7an, Espainiako 14 urtez azpiko zirkuituko bigarren proba lehiatu zen, Villaviciosa, Asturiasen.
Olatu gainean ongi moldatu zen eta finalerako sailkapena eskuratu zuen gazteak. Azken proban Steffano Mandozzi, Martin Garcia eta Samuele Agliani izan zituen aurkari eta ezin izan zituen puntuetan gainditu.
Astebete beranduago, Angelun, Lapurdin Rip Curl GromSearch probako Europako finalean parte hartu zuen Lasarte-Oriako surflariak.
Italia, Frantzia, Ingalaterra, Portugal, Alemania zein Belgikako kirolariek bat egin zuten Chambre d'Amour hondartzan. Murgiondok uretan lan ederra egin arren, finalerdian gutxigatik agur esan behar izan zion lehiari; sailkapena emango zion bigarren postutik 0.39 puntura geratu zen herritarra.