Xuhakaneko kideek azaldu dutenez, aipatu diziplinaren helburu nagusia ez da txakurrek obeditzea, baizik eta jabeen eta animalien arteko lotura sendotzea, jarrera hobetzea eta motibazioa areagotzea, ariketak ahalik eta ongien egin ditzaten.
Lurralde ugaritatik etorritako 45 bikotek parte hartuko dute diziplina horretako lau kategorietakoren batean. Antolatzaileek jakinarazi dute goizeko bederatzietan hasiko dela lehiaketa eta herritarrak gonbidatu dituzte Xuhakanen egoitzara (Apaor kalea, Bugati erretegiaren ondoan) bertaratzera. "Erabilgarritasunezko kirol mendetasuna dibertigarria da eta edonork disfruta dezake".