2024/09/28 17:30 - 19:00

Dantza

VI. Dantzari Eguna

VI. Dantzari Eguna
Okendo plaza edo kultur etxeko auditorioa (eguraldi txarra egiten badu), Lasarte-Oria

Erketz Euskal Dantza Taldeak iragarri du VI. Dantzari Eguna aurrera eramango duela hilaren 28an, larunbatarekin. Faltzes (Nafarroa) udalerriko Makaia dantza taldea gonbidatuko du beraiekin batera aritzera. Okendo plazan egingo dute emanaldia, 18:00etan; eguraldi txarra egiten badu kultur etxeko auditoriora aldatuko dute. Horren aurretik kalejira bat egingo dute, 17:30ean.