Porra nagusiko irabazlea, Vueltako lehen sailkatuak zein urdaiazpiko gozoa lortu zuten parte hartzaileak puntu gehien lortu zituen establezimenduan bildu ziren. Bertako Igogailuak izan da EH Itzulia, Giro, Tour eta Vueltako txartel onena eta 1.600 euro eskuratuko ditu. Vueltako lehen postuak, aldiz, Alberto (400 euro) eta Pizkor (200 euro) izeneko tiketek lortu dituzte.