Urre kolorekoa da Lasarte-Oria ere

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ira. 17a, 11:13

Haurren minbiziarekiko elkartasun hilabetea da iraila eta aldarri horrekin bat egin du Lasarte-Oriako Udalak, Aspanogi Haur eta Nerabe Minbizidunen Guraso Elkartearen deiari erantzunda. Eragile horrek urre kolorez jantzi nahi ditu Euskal Herriko udalerri guztiak, 'Pankarta ibiltaria' kanpainaren bidez bertan bizi diren herritarrak eritasun horrekiko kontzientzia har dezaten.