UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Argazki onena aukera dezakezue igandera arte

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ira. 16a, 09:31

Hogei irudi aurkeztu dituzte herritarrek aurtengo udako argazki lehiaketara. Horietako batek epaimahaiaren saria irabaziko du, eta, beste batek, irakurleena. Azken horretan parte hartzeko aukera duzue guztiok, esteka honetan sartu eta gehien gustatzen zaizuen argazkiaren aldeko botoa emanda. Horretarako azken eguna igandea izango da. Zorte on denoi!