Hamazazpi markatako autoen gidariek parte hartu dute aurtengo rallyan: Pontiac, Ferrari, Porsche, BMW, Mercedes, Jaguar, Audi, Fiat, Aston Martin, Ford, Lotus, Toyota, Alfa Romeo, Chevrolet, Renault, Opel eta Mitsubishi. Ehun bat partaidek baino gehiagok urratu dute aurtengo aldiko ibilbidea, gure udalerrian geldialdia izan duena.
Atzo arratsaldean txundituta geratu ziren Hipodromo etorbidean zein Kale Nagusian zebiltzan herritarrak, auto klasikoen motor burrunbak entzun eta karrozeria dotoreak ikusi zituztenean. Batek baino gehiago sakelako telefonoa atera zuen begi aurrean zuena grabatu eta gertukoei erakusteko edota sare sozialetara igotzeko gero. Bitartean, gidariek espaloietan zeudenak agurtu zituzten eta Oria auzorantz joan ziren, garai bateko zirkuitu klasikoaren ibilbidea zein zen ezagutzeko.