Igeriketan lehen pausoak eman edo trebatu nahi duten haurrentzat igeriketa eskolarra edo igeriketa eskola dute; aurten 2018 urteko haurrak has daitezke. Lehiatu nahi ez dutenentzat ere parte hartze igeriketa eskaintzen du taldeak, baita helburu anitzak izan ditzaketen helduei zuzendutako master igeriketa saioak ere. Azken horiek urrian hasiko dituzte entrenamenduak.
Honakoak dira ordutegiak:
Igeriketa eskolarra / Igeriketa eskola
- 2018an jaioak: Asteartea eta/edo osteguna, 17:15etik 18:00etara. Egun bat edo bi aukera ditzakete.
- 2017an jaioak: Asteartea eta osteguna, 18:00etatik 18:45era.
- 2016an jaioak: Astelehena eta asteazkena, 17:30etik 18:30era.
- 2015ean, 2014an eta 2013an jaioak: Astelehena, asteazkena eta ostirala, 17:30etik 18:30era.
- 2012an eta 2011n jaioak: Astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala, 16:15etik 17:15era.
Parte hartze igeriketa
Lehiaketa gabea
- 2012an eta aurrez jaioak: Asteartea bakarrik, osteguna bakarrik edo bi egunak.18:45etik 19:30era.
Master Igeriketa
18 urte edo gehiagokoak. Itsas zeharkaldiak prestatzeko, triatloiak prestatzeko, osasunagatik, jarduera fisikoagatik, ... helburu anitzak eta pertsonalak.
- Astelehena, asteazkena eta ostirala. Bi ordutegi aukeran: 07:10etik 08:10era / 18:30etik 19:30era bitartean.
Atal guztietako izen ematea irekia dago. Buruntzaldea IKTko webgunean egin daiteke inskripzioa; informazio zabalagoa ere aurki daiteke.
Era berean, 696 50 66 32 telefono/WhatsApp zenbakian edo info@buruntzaldeaikt.eus helbide elektronikoan argituko dituzte zalantzak edo kontsultak.