Ibilaldia, bazkaria, bertsoak, bakarrizketak, kontzertuak... onodoko irudian ikus dezakezue egun osoko programa; horren guztiaren artean, nabarmentzekoa da taldearen abestiaren aurkezpena egingo dutela. Saileko arduradunek azaldu modura, Ostadar Ipar Martxa duela 10 urte sortu zen kanpoko jarduera fisiko zein aisialdiko doako jarduera gisa, aktibo mantentzeko eta harreman sozialak areagotzeko, herri jardueretan parte hartzeko eta euskara sustatzeko. Hori guztia aurrera eramateko Ostadar SKTren laguntza eskertu du sailak, "mimatu, bultzatu eta babesa eman digu. Orain artean bizi izan dugun guztia ospatzeko arrazoi handia da". Horren harira, Ostadar SKTko ordezkariek ere hitz batzuk eskaini dizkiote taldeari: "Ipar Martxako taldea oso dinamikoa da eta izugarrizko presentzia eta indarra du gure herrian. Oso harro gaude taldearekin, ez bakarrik kirol mailan egiten ari den lanarengatik, baizik eta zabaltzen dituen baloreengatik ere. Eta zer esanik ez, taldeak gure klubaren irudia eta koloreak bai herrian, bai herritik at ere, nola zabaltzen duen ikusteak sortarazten digunaz. Beste hainbat urtez elkarlanean jarraitzea espero dugu". |
Entrenamenduak eta irteerak
Ospakizun eguna iritsi bitartean lanean hasi da taldea. Ostegunero biltzen dira Ipar Martxako kideak 19:00etatik 20:15era entrenamendu saioak egiteko. Eta ikasturtean zehar, ikastaro bereziak ere izango dituzte iragarri dute taldeko arduradunek.
Gainera, kirol jardueraz baino haratago doan ekimena denez, herriko zein gure eremuko ekimenetan parte hartzen dute –Euskararen Maratoia, Mugikortasun eguna, Buruntzaldeko ibilbideen eguna, Lasarte-Oria Bai! Herri krosa, San Silvestre lasterketa edo elkartasun jarduerak (Aspanogi, Begisare, Aspargi...)– eta hilabetero hainbat irteera ere antolatzen dituzte. horien artean, azpimarragarria da Pazko Astean egiten duten bidaia. Aurtengo ikasturteko egitaraua dagoeneko prest dute eta jarrain ikus dezakezue hilabetez hilabete:
Iraila
Urria
Azaroa
Urtarrila
|
Otsaila
Martxoa
Apirilean
Maiatza
|
Lasarte-Oriako herritarrei 10. urteurreneko ospakizunetan parte hartzeko gonbita egiten die taldeak, baita kirol jarduera horretan lehen pausoak ematekoa ere. Interesa izanez gero, ostadar@ostadarskt.eus, 943 360 433 zenbakian edo Ostadar SKTko Geltoki kaleko bulegoan, 17:00etatik 19:00etara eska daiteke informazioa.
Honako bideo hau ere zabaldu dute euren sare sozialetan herritarrek urteurrenarekin bat egin dezaten: