Ostadar Saskibaloi taldeak kantxara ateratzeko prest daude

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ira. 12a, 12:45

Ostadar eta SaskiAxular taldeek jokatutako lagunartekoan lehia handia izan zen.

Saskibaloi denboraldia hastear da. Hilaren 14an, Ostadar SKTko errendimendu mailako hiru taldeek ekingo diote lehiari eta lehen fasean maila igora edo jaitsiera izango dute jokoan

Junior Errendimendu Zilarra zein Kadete Errendimendu Zilarra eta Urrea kategoriako taldeak zortziko multzoetan lehiatuko dira. Honakoak izango dira talde bakoitzeko aurkariak:

Junior Errendimendu Zilarra Kadete Errendimendu Urrea Kadete Errendimendu Zilarra
  • Saski Axular
  • ZAST 2007-08 ZKE
  • Mondragon Unibertsitatea Morea
  • Bera Bera Rikardo Taberna
  • Inar Optika ISB
  • Biko Asesoria Oiarso SKT
  • TAKE Redline Mekanika
  • Krean Ointxe!
  • Antigua Luberri KE
  • Ordizia
  • Easo Basket Gamma
  • Yoga Shala Askatuak
  • Andraitz KE
  • Carrocerias Amute Hondarribia
  • Panelfisa TAKE
  • ZAST 2009 ZKE
  • Bera Bera
  • Innova Hortz Klinika ISB
  • Ipartronic Oiarso SKT
  • Arri BKL Txindoki
  • Eskoriatza KE

Urtarrila bitartean, bi itzuliko ligari egingo diote aurre. Hori amaitzean, multzoko lehen sailkatuak Euskal Ligara edo Errendimendu Urrea mailara igoera zuzena eskuratuko dute; hurrengo lauek, aldiz, igoera fase bat jokatuko dute eta garailea mailaz aldatuko da. Errendimendu Urrea mailan, gainera, azken bi saikaltuek jaitsiera lehiatuko dute.

Lehen fase hori amaituta, fase erregularraren txanda izango da eta maila goreneko partaideek Gipuzkoako txapelketa izango dute jokoan.

11 talde

Hiru talde hauek urrian hasiko diren gehiengoaren aurrekari izango dira; denboraldi honetan Ostadar Saskibaloi atalak hamaika talde izango ditu lehian maila federatuan: bi senior (2. eta 3. mailan), bi junior (Errendimendu Zilarra eta Partaidetza), hiru kadete (Errendimendu Urrea eta Zilarra zein Partaidetza) eta lau infantil (bi Partaidetza Handi eta bi Partaidetza Txiki).

Azkenak kantxara ateratzen saski eskolako kideak izango dira.