Nahia Zudairek erreleboko zazpigarren postuarekin esan zion agur Paralinpiar Jokoei

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ira. 11a, 13:30

Nahia Zudaire, Parisko Paralinpiar Jokoetan lehian. Arg.: BAT Basque Team.

Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire Borrezok Parisko Paralinpiar Jokoei eta La Defense igerilekuari agur esan zien, hilaren 7an. Zubietako igerilaria 4x100 m. libre 34 puntu errelebo libreko finalean parte hartu zuen Sarai Gascon, Iñigo Llopis eta Ariel Schrenck-in batera eta zazpigarren postua eskuratu zuten. Lehen postan egin zuen igeri Zudairek, 01.09,92 marka eginez; laukoak 04.10,99 behar izan zituen lehia amaitzeko. Italia izan zen garaile munduko errekorra eginez, 04.01,54.