Pandemia tarteko, bost urteko hutsunearen ostean jokatuko dute berriro Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Urte berezia da aurtengoa, lurraldeko lehen bertso eskolaren (Almen, Eskoriatzakoa) 50. urteurrena gogoratuko dutelako. Hori horrela izanik, herri horretako Apotzaga auzoan elkartu ziren antolatzaileak hilabete hasieran. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzaile Mikel Artola: "Apotzagan elkartzeak aukera ona eman digu bertso eskolek azken 50 urtetan izan duten garrantziaz hausnartzeko; gaur egun ez dago eskolarik gabeko txapelketarik".
Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atari digitalean eros ditzakete horietara bertaratu nahi dutenek. Helduen txartelek 12 euro balio dute, gazteenek (6 eta 18 urte artekoak) 8, eta, Bertsozale Elkarteko bazkideenek, 10.
Final zortzirenetako bat, gure herrian igandean
Txapelketako bigarren final zortzirena jokatuko dute igande honetan, hilak 15, kultur etxean. 17:00etan hasiko da saioa.
Bertsolariak
• Amaia Iturriotz
• Iñigo Mantzizidor
• Manu Goiogana
• Aner Peritz Euzkitze
• Oier Etxeberria
• Aitor Zubikarai
Gai jartzailea Haritz Alberdi izango da.