Bonuen kanpainan izena emateko azken eguna ostirala izango da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko irailaren 10a

Erosketa bonuen aurtengo kanpainan parte hartu nahi duten saltokiek udaletxeko Erregistroan egin behar dute eskaera ostirala baino lehen. Izapide hori aurrez aurre (09:00etatik 14:00etara) edo telematikoki egin dezakete interesa duten komertzioetako jabeek.

Hauxe da establezimenduek aurkeztu behar duten dokumentazioa:

  • I. eranskina, atxikitzeko eskabidea.
  • II. eranskina, betekizunei buruzko zinpeko aitorpena.
  • NANaren kopia (pertsona fisikoek).
  • IFZren kopia (pertsona juridikoek edo enpresek).
  • Ordainketak sartzeko kontu arruntaren titulartasun ziurtagiria.
  • Obligazio fiskalen eta Segurantza Sozialarekiko obligazioen pagamenduan egunera dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Oinarriak esteka honetan eskura ditzakete interesa dutenek.