Bandera igotzean lehertuko da festa

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ira. 6a, 08:30

Ama Guadalupekoaren omenezko jaiak hasi dira honezkero baina gaur lehertuko da festa giroa, 19:30ean, Extremadurako Etxeko lagunek bandera jartzen dutenean Adarra kaleko egoitzan. Igandera arte makina bat ekimen aurrera eramango dituzte.

Hilak 6, ostirala

  • 18:30ean, bazkide eta lagunentzako luntxa.
  • 19:30ean, bandera igotzea, txupinazoa eta danborrada.
  • 19:45ean, Extremadurako jantzien desfilea.
  • 20:00etan, Dinbi Banda batukada taldearen emanaldia.
  • 20:30ean, pintxo-potea.
  • 22:30ean, MNV DJaren emanaldia: "Udarako kantak". 

Hilak 7, larunbata

  • 11:00etan, extremadurar meza Ama Brigitarren komentuan. Tolosatik etorritako Flor de la Jara taldeak girotuko du elizkizuna.
  • 12:00etan, Oaintxe in deu! txarangaren kalejira, komentutik hasi eta Sasoetaraino.
  • 14:30ean, paella herrikoia. Helduentzako txartelek 10 euro balio dute, eta, haurrenek, 5.
  • 16:00etan, futbolin txapelketa kooperatiboa, Jalgune elkartearekin elkarlanean.
  • 16:30ean, mus txapelketa.
  • 17:00etan, herri kirolak.
  • 17:30ean, buruhandiak.
  • 18:00etan, Donostiatik etorritako Virgen de Guadalupe taldearen emanaldia.
  • 19:30ean, karaokea.
  • 21:00etan, bazkide eta gonbidatuen afaria.
  • 23:00etan, zezensuzkoa, LOZET elkartearen eskutik.
  • 23:30ean, MNV DJaren emanaldia: "80-90etara bidaia".

Hilak 8, igandea

  • 10:30ean, marrazki lehiaketa 2KN kafetegian.
  • 11:30ean, haurrentzako jolasak eta tailerrak.
  • 13:00etan, LOZET elkarteko buruhandien kalejira.
  • 13:00etan, Semblante Andaluz elkarteko taldeen emanaldiak: Duende, Gitanillas del Alba eta Zambra.
  • 14:30ean, herri bazkaria. Extremaduran ohikoa den eltzekaria dastatzeko aukera dute herritarrek, 15 euroren truke.
  • 17:00etan, tute txapelketa.
  • 17:30ean, emakumeentzako bola txapelketa.
  • 19:00etan, sari banaketa.
  • 20:00etan, jaien amaiera eta bandera jaistea.