Egoera berri horren aurrean, elizkizunen ordutegiak aldatu egingo dituztela jakinarazi dute eta moldaketa horiek hilaren 15ean jarriko dituztela indarrean. Gauzak horrela, San Pedron larunbatetan egingo dituzte mezak (elebitan), 19:00etan. Igandeetan, berriz, 10:00etan San Frantziskon, 11:30ean Salbatoren, 12:00etan San Pedron eta 12:30ean Arantzazuko Ama Birjinan. Bestalde, astelehenetatik larunbatetara, 11:00etan, Ama Brigitarren komentuan eukaristia ospatzen jarraituko dute. Felix Garitanok jarraituko du bertako kapilaua izaten.
Hiletak, astean bitan
Hiltzen diren pertsonen aldeko elizkizunak astean bi egunetan egingo dituzte udalerri bakoitzean. Arantzazuko Amakoak astelehenetan egingo dituzte, 18:00etan; San Pedrokoak, ostiraletan, 19:30ean. Usurbil-Aginagan, berriz, astelehenetan izango dira Salbatorekoak, 19:30ean, eta ostegunetan Salbatoren edo San Frantziskon, 19:30ean. Beilatokian edo hilerrian oroitza batekin hildakoak agurtu nahi dituzten familiek parrokiekin jarri ahalko dira kontaktuan, 639 02 88 61 telefono zenbakiaren bidez. Era berean, bestelako zalantza edo premiarik dutenek harremanetarako bide hori bera erabili beharko dute.
Kristau elkarteetako kideek adierazi dute "berria" dela egoera eta "egokituz" joan beharko dutela guztiek, "kristau elkarteari ahal den arreta eta zerbitzu onena emateko".
Ordutegi berriak
Mezak (elebitan izango dira guztiak)
- Larunbatetan: San Pedro parrokian, 19:00etan.
- Igandeetan:
- San Frantzisko parrokian (Aginaga), 10:00etan.
- Salbatore parrokian (Usurbil), 11:30ean.
- San Pedro parrokian, 12:00etan.
- Arantzazuko Ama Birjina parrokian, 12:30ean.
Hiletak
- Lasarte-Orian: astelehenetan, Arantzazuko Ama Birjinan, 18:00etan. Ostiraletan, San Pedron, 19:30ean.
- Usurbilen eta Aginagan: astelehenetan, Salbatoren, 19:30ean. Ostegunetan, Salbatoren edo San Frantziskon, 19:30ean.